XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arakil ibaiaren habitata leheneratzeko aurreikusi diren jarduketen garapenari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, José Javier Sánchez Turrillas Foru Parlamentario jaunak Arakil ibaiaren habitata leheneratzeko aurreikusi diren jarduketen garapenari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 17ko 19. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 30ean

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Socialistas del Parlamento de Navarra Parlamentuko Taldeko José Javier Sánchez Turrillas Foru Parlamentario jaunak idatziz erantzuteko galdera egin du Arakil ibaiaren habitata leheneratzeko aurreikusi diren jarduketen garapenari buruz.

Hona Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren erantzuna:

1. Jarduketaren zein fasetan daude Leitzarango eta Sakanako autobietako obrek kalteturiko ibaiertz eta ubideak bertako espezieekin leheneratzeko lanak? Garatzen ari al dira aipatu obretako Ingurugiro Eragineko Aitorpenetan ezarri ziren neurriak? Jarduketaren zein fasetan daude ibaian eta haren inguruan (zubiak eta iraganbideak) eraikitako egiturek sorturiko kalteak zuzentzeko lanak? Kasu bakoitzerako ezarri zen Begiratze eta Kontrol Plana aplikatzetik sorturiko zein jarduketa egin dira? Noizko aurreikusi da lan horiek bukatzea?

Arakil ibai-arroko Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plana, 1996ko irailaren 2ko 309 Foru Dekretuaren bidez onartu zen.

Indarraldi mugagabea duen Plan horrek, indarrean sartu eta zortzi urtetara berrikuspena egin beharra agintzen du.

Une honetan, Plana bere garapenaren hasieran aurkitzen da oraindik.

Lehenengo galderari erantzunez, eta Leitzarango eta Sakanako autobiek kaltetutako ertzak eta ubideak berreskuratzeaz arduratutako Herri-lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak egindako txostenaren arabera, adieraz diezazuket, obra bakoitzeko Ingurugiro Eragineko Aitorpenean jasotako neurriak aurreikusitakoaren arabera ari direla betetzen.

Zubien eta iraganbideen zuzenketa egin da.

Gainera, Herrilan Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuko errepideetako Atsedenguneen eta Ingurugiroaren Kontserbazioa; delakoari buruzko programa dago.

Eragineko Aitorpenean jasotako zainketa- eta kontrol-jarduerak egin dira.

Era berean, Leitzarango Autobiaren kasuan, Nafarroako Unibertsitateko Ekologia Departamentuak kontrol biologikoak egin ditu 1996 eta 1997an, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren aginduz.

Ingurugiro Eragineko Aitorpenean agertutako begiratze- eta kontrol-plana, obra bukatu eta hiru urtez egonen da indarrean; epe hau Leitzarango Autobiarako eta Sakanakoaren zati baterako bete da.

Hala ere, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren iritziz, ingurugiroaren begiratze orokorrak ez du preskribitzen eta urtero bi obrak Nafarroako errepideetako Atsedenguneen eta Ingurugiroaren Kontserbazioa delako planean sartuko dira.

Arakil, Altzania eta Udarbe ibaietan habitata berreskuratzeko aurreikusitako jardueren garapenari buruz egindako gainerako galderei dagokienez, Altsasuko udalerrian, Arakil ibaian dagoen Altsasuko Errotan eskala egiteko neurriak ezarri direla adierazten dut.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren laguntza ekonomikoarekin amaitu zen obra.

Aurten, gainerako ibai-hesietako titularrekin harremanak ezarriko dituzte, Planean jasotako neurrien bideratzea hasteko.

Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parlamentuko Erreglamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 1998ko apirilaren 17an

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria: Yolanda Barcina Angulo